Mundua -

Venezuela

Gutxienez 18 hildako Armadaren eta legez kanpoko meatzariren arteko istiluetan

Hasierako informazioen arabera, Cicaprako meategian izandako erasoaldi bati aurre egin dio Venezuelako Armadak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 18 lagun hil dira igande honetan Venezuelako Armadaren eta legez kanpoko meatzariren arteko liskarretan, Venezuelako hegoaldean, hainbat tokiko komunikabidek jakitera eman dutenez.

Justo Noguera Bolivar estatuko gobernadoreak azaldu duenez, Cicaprako meategian izandako erasoaldi bati aurre egin dio Venezuelako Armadak. Meategi hori Guasipatiko hirian dago, Caracaseko 825 kilometrora. Dirudienez, legez kanpoko meatzari talde bat meategian lan egiten saiatu da.

Liskarrak izan diren zonalde hori Meatzari-Arkua izenarekin ezagutzen da, bertan urre-, diamante- eta koltan-meategiak baitaude. 2016. urtean zonalde estrategikotzat jo zuen Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak, legez kanpoko meatzariekin amaitzeko xedez.

2016az geroztik indarkeria-oldea eragin dute meategiak kontrolpean hartu nahi duten talde aurkariek. Gainera, ingurugiroan kalte larriak eragin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken ordukoa Venezuela argazkiak