Mundua -

Hegoafrika

Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak dimisioa eman du

Bere alderdiak ultimatuma eman zion agintariari, kargua uzteko.

Jacob Zuma. Argazkia: EFE
Jacob Zuma. Argazkia: EFE
Jacob Zuma. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak dimisioa eman du asteazken honetan, bere alderdiak emandako aginduak jarraituta. Izan ere, ultimatuma emana zion kargua uzteko.

Agintariak "desadostasuna" agertu du alderdiarekin, baina azkenean dimisioa eman du, telebistan eskainitako hitzaldi batean.

“ANC ez da zatituta egongo nire izenean”, adierazi du, presidentearen jauregitik, Pretorian, emandako hitzaldian.

Zumak eskertu egin du presidente izateko eduki duen “pribilegioa”, eta “ohorea” izan dela gaineratu du.

“Onartu behar dut kargutik ordezkatua izatea nire alderdiak eta nire aberrikideek hala nahi badute”, nabarmendu du.

Zumak 2019ra arte egon behar zuen presidente gisa, baina bere ospe txarra eta berari egotzitako ustelkeria kasu larriak direla-eta, boteretik kentzea erabaki dute.

800 ustelkeria kasu leporatu dizkiote; besteak beste, 1990eko hamarkadaren amaieran arma kontratuak sinatzeagatik eta Estatua zenbait enpresabururi mesede egiteko erabiltzeagatik, milioi askoko kontratu publikoak emanez.

Zumaren ordezkoa izateko hautagai indartsuena Cyril Ramaphosa Afrikar Kongresu Nazionaleko presidenteordea da; abenduan izendatu zuten alderdiko presidenteordea, eta Zuma boteretik kentzeko lanean ari da ordutik.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Munduko albisteak Gaurko azken orduko albistea