Mundua -

Ikasketa zentroa Parkland-en

17 hildako eta hainbat zauritu Floridako institutu batean izan den tiroketan

Atentatuaren egilea Nikolas Cruz litzateke, 19 urteko gaztea. Bere burua aurkeztu du jada Poliziaren aurrean. Zentrotik kaleratu zuten diziplina arazoengatik.

Argazkia: EFE
19 urteko gazte batek 17 lagun hil ditu Floridako institutu batean

1:27

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 17 pertsona hil eta beste 15 zauritu dira Parklandeko (Florida, AEB)  institutu batean izan den tiroketan, Scott Israel Broward konderriko sheriffa baieztatu duenez.

"Tamalez 17 pertsona hil direla esan beharra daukat", esan du Israelek hedabideen aurrean egindako adierazpenetan. Atentatuaren egilea Nikolas Cruz litzateke, 19 urteko gaztea eta bere burua aurkeztu du jada Poliziaren aurrean.

Marjowy Stoneman Douglas institutuan klaseak bukatu berri zeuden tiroketa izan denean. Ikasketa zentroan Fort Lauderdaletik ipar ekialdera dago, Miamitik 80 bat kilometrora.

17 hildakoetatik 12 institutuaren barruan bertan hil ditu tiratzaileak, beste bi kanpoaldean, bat ondoko kale batean eta azken biak ospitalean hil dira, FoxNews telebista kateak jaso duenaren arabera. Gainera, aipatutako iturriaren esanetan, 15 pertsona ospitalera eraman dituzte zauriekin.

Israelek baieztatu duenez, tiroketaren ustezko egileak AR-15 eraso-fusil batekin egin du sarraskia. Kamiseta marroia zeramatzan eta aurretik zentrotik kaleratu zuten diziplina-arazoengatik.

Bill Nelson Florida estatuko senatari demokrataren hitzetan "zorigaitzeko eguna da". "Dagoeneko otoi egin dut elkartasuna adierazteko baina une latzak dira (…) Nahikoa dela esaten dugu, baina berriz gertatzen da", baieztatu du.

Bestalde, Marco Rubio senatari errepublikanoak Twitterren adierazi duenez, "gaur egun ikaragarria da, errezoak ez dira betetzen". Robert Runcie Polizia agenteak ere baieztatu du "hainbat hildako" badaudela eta "egoera lazgarria" dela azpimarratu du. Horrez gain, azaldu du gazteak bakarrik egin omen duela atentatua, zantzuen arabera.

Poliziak atentatua izan den lekuaren inguruetan. Argazkia: EFE

Poliziak atentatua izan den lekuaren inguruetan. Argazkia: EFE

Trump: "Osasun mentalaren arazo zailari aurre egingo diogu"

Bestalde, "osasun mentalaren arazo zailari aurre egitea " agindu du gaur Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak. Gainera, eskoletako segurtasuna "lehentasun nagusia" izango dela azpimarratu du agintariak.

Bere hitzaldian, ostera, su-armak bereganatzeko orduan kontrola sendotzeko edo legedia aldatzeko neurri posiblerik ez du behin ere aipatu Trumpek.

"Doluan dagoen herri bati" zuzendu zaio Trump: "Guztiak baturik gaude, familia bakar baten antzera". "Gorrotoari maitasunarekin erantzun behar diogu. Eta ankerkeriari, adeitasunarekin", nabarmendu du buruzagiak.

Julen Arriaga, 14 urteko ikaslea, Floridan izandako tiroketaren lekuko

Julen Arriaga, 14 urteko ikaslea, Floridan izandako tiroketaren lekuko
Julen Arriaga, 14 urteko ikaslea, Floridan izandako tiroketaren lekuko
Julen Arriaga, 14 urteko ikaslea, Floridan izandako tiroketaren lekuko

1:50
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gaurko azken ordukoa