Mundua -
Txina
Txinako Parlamentuak mugagabeko presidentetza eman dio Xi Jinpingi
Bost urteko agintaldi bi jarraian izateko debekua bertan behera utzi dute Herri-Batzar Nazionalaren 3.000 diputatuek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Txinako Herri-Batzar Nazionalaren osoko bilkurak (Txinako Parlamentuak) zuzenketa konstituzionala onartu du igande honetan Xi Jinping egungo estatuburuarentzako presidentetza mugababea ezartzeko.
ANPk bozketa bakarrean onartu ditu 21 konstituzio-zuzenketak, horien artean, baliogabetu dute presidenteek bost urteko agintaldi bi jarraian izateko debekua. 2.958 aldeko boza izan dira, bi kontra eta hiru abstentzio.
Onartutako zuzenketen artean daude Xi presidentearen teoria politikoak, alegia, "ezaugarri txinatar dituen sozialismoaren garapena garai berrian".
Bozketaren ostean, Zhang Dejiang Parlamentuko presidenteak azpimarratu du "buruzagitza zentralizatua eta bateratua defendatzearen" garrantzia.
Txinako egungo Konstituzioa 1982. urtean sartu zen indarrean, eta zuzenketak egin zizkioten azken aldiz 2004an. Orain onartu diren zuzenketa horiei esker, Xi presidenteak bere boterea sendotu eta zabaldu du. Izan ere, Mao Zedongek izandako boterearekin alderatzen dute adituek.