Mundua -
Krisia Venezuelan
Venezuelako Gobernuak argindarraren murrizketak ezarri ditu lau estatutan
Udan izandako lehorteari egotzi dio Madurok elektrizitate arazoak; adituen eta Gobernuarekin kritikoak direnen ustez, ordea, chavismoaren sistemaren hondatzea da krisiaren eragilea.
Agentziak | Erredakzioa
Venezuelak bizi duen krisi elektrikoari aurre egiteko, lau estatutan (gutxienez lau orduz) argindarraren murrizketak ezarriko dituztela jakinarazi du Estatuko Corpoelec Venezuelako elektrizitate horniketaren elkargoak.
Murrizketak Barinas, Merida, Portuguesa eta Tachira estatuetan izango dira gaurtik aurrera eta ez dute zehaztu noiz arte izango diren indarrean argindarraren murrizketa horiek.
Udan izandako lehorteari egotzi dizkio Madurok elektrizitate arazoak; adituen eta Gobernuarekin kritikoak direnen ustez, ordea, chavismoaren sistemaren hondatzea da krisiaren eragilea.
Venezuelako herritarrek urtero izaten dituzte antzeko elektrizitate eteteak sasoi honetan; batzuetan, hilabeteak irauten dute, eta ia Venezuela osoan egiten dituzte.
2016an krisi larria jasan zuen Venezuelak, eta Gobernuak merkataritza zentroen zati bat ixtea agindu zuen, baita lanaldia murriztea eta ordua aldatzea ere.
Venezuelak bizi duen argindarraren krisia gero eta larriagoa da, ia herri osoak gero eta maiztasun handiagoz bizi duen arazoa baita, eta itzalaldiak baitituzte ia hilero, baita Caracasen ere.