Itxi

Mundua

Krisi ekonomikoa

Madurok hiru zero kenduko dizkio Venezuelako bolivarrari inflazioari aurre egiteko

Agentziak | erredakzioa

Ekainaren 4tik aurrera billete berriak izango ditu Venezuelak. Oposizioak, aldiz, Maduroren neurria gaitzetsi du, moneta-birmoldaketak krisi ekonomikoa konponduko ez duela uste baitu.

  • Nicolas Maduro billete baten argazkia erakusten du, osteguneko prentsaurrekoan.

    Nicolas Maduro billete baten argazkia erakusten du, osteguneko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak ostegun honetan jakinarazi duenez, moneta-birmoldaketa egingo du eta bolivarrari hiru zero kenduko dizkio moneta indartzeko eta herriak bizi duen inflazio handiari aurre egiteko.

Ildo horretan, ekainaren 4tik aurrera billete berriak izango direla esan du Madurok.

Eragiketa ekonomiko horri esker, herriak duen diru eskasiari buru egin nahi dio Venezuelako Gobernuak, herria krisi ekonomiko eta migratzaile sakonean murgilduta baitago.

2016ko amaieran, Maduroren Exekutiboak sei billete berri merkaturatu zituen. Urtebete beranduago, zazpigarren billete bat atera zuten. Ekainaren 4tik aurrera, billete horiek guztiek balioa galduko dute.

Neurri horrek ez dio krisiari aurre egingo

Venezuelako oposizioko hainbat diputatuk Maduroren neurria gaitzetsi dute, "moneta-birmoldaketak ez baitu krisi ekonomikoa konponduko, eta ekonomiaren hondatze are handiagoa ekarriko" duela uste dutelako.

"Moneta-birmoldaketak ez ditu Venezuelako herritarren arazoak konponduko. Gobernuak erantzukizun gutxi erakusten du horrelako ekintzekin eta Venezuela kaosean sartzen dute behin eta berriro", esan Rafael Guzman Venezuelako Parlamentuko Finantza Batzordeko presidenteak Twitterren.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Albisteak
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena