Mundua -

Palestina

Israelek 100 frankotiratzailetik gora bidali ditu Gazako eremura

Milaka lagun bilduko dira datorren ostiralean Gazako eremuko mugan, errefuxiatu palestinarrak etxera itzultzea eskatzeko. Protestak sei astez luzatuko dira.

Hiru palestinar Gazako eremuan, Israelgo Armadaren dorrei begira. Argazkia: EFE
Hiru palestinar Gazako eremuan, Israelgo Armadaren dorrei begira. Argazkia: EFE
Hiru palestinar Gazako eremuan, Israelgo Armadaren dorrei begira. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak 100 frankotiratzaile baino gehiago bidali ditu Gazako eremura, palestinarrek deitutako mobilizazio jendetsuari aurre egiteko, Gadi Eiznekot Armadako buruzagiak jakinarazi duenez.

Datorren ostiralean milaka lagun bilduko dira Gazako eremuko bost puntutan, errefuxiatu palestinarrek etxera itzultzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko. Protestak sei astez luzatuko dira.

Eiznekotek ohartarazi du Armadak ez duela "infiltratze masiborik" onartuko, ezta manifestariek mugan kalteak eragitea ere.

"100 frankotiratzailetik gora bidali ditugu, indar berezietakoak gehienak, eta pertsonen bizitza arriskuan badago, tiro egiteko baimena dute", erantsi du.

Soldadu israeldarrek gas negar-eragilea eta benetako munizioa erabiltzen dituzte manifestari palestinarrei kontra egiteko.

Palestinako talde ezberdinek babestu dituzte protestak, tartean Hamasek.

Nickolai Mladenov Nazio Batuen Erakundeak Ekialde Hurbilean duen bidali bereziak indarkeria saihesteko ahalegina egin dezatela eskatu die bi aldeei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Israel albisteak azken ordukoa Palestina azken orduko albisteak