Mundua -
FRANTZIA
Bi atxilotu Frantzian, autoarekin militar talde bat harrapatzen ahalegintzeagatik
Gerdameriak esan duenez, oraindik ez dakite eraso saiakeraren arrazoia zein izan den.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi pertsona atxilotu dituzte Frantzian, auto batekin militar talde bat harrapatzen saiatzeagatik. Varces herriko polizia-etxearen ondoan izan da eraso saiakera, Frantziako Poliziak jakitera eman duenez. Ez da inor zauritu.
"Polizia-etxearen inguruan korrika egiten ari zen militar talde bati irainak eta mehatxuak jaurti dizkiote gizonezko batek eta emakumezko batek, eta autoarekin haiek harrapatzen saiatu dira. Ondoren, ihes egin dute", esan du Armada frantziarreko eledun batek. Horren hitzetan, oraindik ez dute argitu eraso saiakeraren atzean dagoen arrazoia.
Parisko Fiskaltzak, Grenobleko Ministerio Publikorekin elkarlanean, ikerketa abiatu du, geratutakoak terrorismoarekin zerikusia duen ala ez argitzeko.