Mundua -
Lurrikara
6,2 graduko lurrikara batek Txileko kostaldea astindu du
Dardara Ovalletik 55 bat km-ra izan da, 76 km-ko sakoneran.
eitb.eus
Lurrikara batek Txileko kostaldea astindu du gaur, 2018ko apirilak 10ean, 10:19ean (hango ordua). Ritcher eskalan 6,2 graduko indarra hartu du dardarak.
Lurrikara Ovalletik 55 bat km-ra izan da, 76 km-ko sakoneran erregistratu dute hipozentroa.
Apirilaren 5ean, aurreko astean, beste seismo batek Txileko kostaldea astindu zuen, kalte esanguratsurik eragin gabe.
Argazkia: EMSC
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea