Mundua -

VENEZUELAKO KRISIA

Venezuelako Parlamentuak Nicolas Maduro auzipetzea aztertuko du

Antza, Venezuelako presidenteak Odebrecht Brasilgo enpresa eraikitzailearen eroskeria auzian parte hartu zuen.

Nicolás Maduro en un acto del Gobierno chavista. Foto: EFE.
Nicolás Maduro en un acto del Gobierno chavista.
Nicolás Maduro en un acto del Gobierno chavista. Foto: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Parlamentuak (oposiziogilea erabat) Nicolas Maduro presidentea auzipetzea aztertuko du, Venezuelako Parlamentuak izendatutako magistratu talde batek Bogotan (Kolonbia) hasitako epaiketa aintzat hartuta.

Omar Barboza Parlamentuko buruak astearte honetan azaldu duenez, atzerrian dagoen Justizia Auzitegi Nagusiko epaileek Venezuelako Asanblea Nazionalari eskatu beharko diote baimena Maduro presidentearen aurkako epaiketarekin jarraitzeko.

Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusi ohiak Maduroren aurkako epaiketa hasteko frogak eskaini zizkien Asanblea Nazionaleko magistratuei apirilaren 3an, Venezuelako presidenteak Odebrecht Brasilgo enpresa eraikitzailearen eroskeria auzian parte hartu zuelakoan.

Hori dela eta, Venezuelako politikariek zabaldu dutenez, Madurori "askatasuna kentzeko kautelazko neurria" agindu dute epaileok beren ebazpenean.

Horren harira, "Nicolas Maduro Moros nazioarteko atxilotze agindua duten pertsonen zerrendan sartzeko eta Justizia Auzitegi Nagusiko epaileen aurrera eramateko" eskatu diote Interpoli.

Maikel Moreno Venezuelako Auzitegi Goreneko presidentearen hitzetan, berriz, epaileok Bogotan hasitako epaiketa "zentzugabea, ausartegia eta delituzkoa" da, epaile horiek "beraiei ez dagozkien karguak bere gain hartzeaz gain, Estatuaren eta Justizia Administrazioaren aurkako delituak" egin baitituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nicolás Maduro gaur