Mundua -

Ekuador

Hil egin dituzte Ekuador eta Kolonbia artean bahitutako kazetariak

Javier Ortega, Paul Rivas eta Efraín Segarra martxoaren 26an bahitu zituzten, 'El Comercio' egunkarirako erreportaje bat egiten ari zirela.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lenin Moreno Ekuadorreko presidenteak baieztatu du hil egin dituztela martxoaren 26an Esmeraldas probintzian (Kolonbiako mugatik gertu) bahitu zituzten bi kazetariak eta horien gidaria.

Agintariak iragarri du berriro ekin dietela Kolonbiako mugako operazioei, eta 100.000 dolarreko saria eskaini du Walter Patricio Artízala Vernaza, Guacho, "narkoterrorista"ri buruzko informazioaren truke, ustez hori baita hiru ekuadortarrak bahitu eta hil dituen taldeko burua.

Gainera, hainbat segurtasun neurri iragarri ditu, tartean Ekuador eta Kolonbia arteko mugan segurtasuna indartzea eta kontrol militarrak areagotzea.

Era berean, biktimen gorpuak berreskuratzeko xedez, Elizaren eta Gurutze Gorriarekin harremanetan ari direla azaldu du.

 

Martxoaren 26an bahitu zituzten

Javier Ortega (36 urte) kazetaria, Paul Rivas (45) argazkilaria eta Efraín Segarra (60) gidariaMataje gunean bahitu zituzten, inguruko segurtasun ezari buruz El Comercio egunkarirako erreportaje bat egiten ari zirela.

"Oliver Sinisterra" taldeak bere gain hartu zuen bahiketa. Guacho ezizena duen FARCeko disidente bat ei da burua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bahiketak bideoak Albisteak Kolonbia Ekuador Kazetaritza azken ordukoa