Mundua -

Nazioarteko Diru Funtsa

'Zentsura adierazpena' ezarri diote Venezuelari datu ekonomikoen faltagatik

Ondorioz, Venezuelak nazioarteko erakunde ekonomikoaren baliabideak erabiltzeko debekua izango du eta, eskatutako datuak eman barik jarraitzen badu, erakundean botoa emateko eskubidea galdu lezake.

Nicolas Maduro. EFE.
Nicolas Maduro.
Nicolas Maduro. EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsak zentsura adierazpena ezarri dio Venezuelari herriaren garapen ekonomikoaren inguruan datu ofizialik ez emateagatik.

"Nazioarteko Diru Funtsak zentsura mozioa eman du Venezuelaren aurka herriaren egoera ekonomikoa zuzentzeko neurriak hartu ez izanagatik, eta bere betebeharrak ez betetzeagatik", jakinarazi du Nazioarteko Diru Funtsak agiri batean.

"Venezuelako krisi ekonomikoa ulertzeko eta, halaber, izan daitezkeen irtenbideak bilatzeko lehendabiziko oinarrizko urratsa da datu ofizialen eskaintza", esan du erakundeak.

Christine Lagardek zuzentzen duen erakundeak sei hilabeteko epea eman zion Venezuelari informazio hori emateko; izan ere, Venezuelak 10 urte baino gehiago darama Nazioarteko Diru Funtsak urtero egiten duen garapen ekonomikoaren azterketa egin gabe.

Ondorioz, Venezuelak nazioarteko erakunde ekonomikoaren baliabideak erabiltzeko debekua izango du eta, eskatutako datuak eman barik jarraitzen badu, erakundean botoa emateko eskubidea galdu lezake eta erakundetik kanpo gelditu daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ekonomia Albisteak Venezuela Nicolás Maduro