Mundua -

Dardara

Lurrikara batek Mexikoko hegoaldea astindu du, eta hiriburuan ere nabaritu da

Dardara 5,3 gradukoa izan da, eta Guerrero estatuan izan du epientroa.

Grafikoa: @SSNMexico
Grafikoa: @SSNMexico
Grafikoa: @SSNMexico

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ritcher eskalan 5,3 graduko lurrikara batek Mexikoko hegoaldea astindu du asteazken honetan, eta dardara herrialdeko hiriburuan, Mexiko Hirian, ere nabaritu da. Dena dela, badirudi ez duela aparteko kalterik eragin.

Dardara Arcelia herritik 30 kilometro hego-ekialdera jazo da, Guerrero estatuan, herrialdeko Zerbitzu Sismologikoak zehaztu duenez.Lurrikararen ondorioz, alerta sismikoen alarmak piztu egin dira, eta hainbat herritar kalera atera dira.Irailean, 471 pertsona hil ziren Mexikon, hiru lurrikaretan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Mexiko Latinoamerika Lurrikarak