Mundua -

Lurrikara

4,5 graduko lurrikara izan da Carabobon, Venezuelan

Lurrikara 2,8 kilometroko sakoneran jaso da Valentzia ipar-mendebaletik 12 kilometrora, Caraboboko Estatuan

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 4,5eko maila hartu duen lurrikara izan da asteazken honetan Valentzia ipar-mendebaletik 12 kilometrora, Caraboboko Estatuan, Venezuelan, San Diego hiriko suhiltzaileek Twitter bidez jakinarazi dutenez.

Ikerketa Sismologikoen Venezuelako Erakundeak hasiera batean lurrikara 5 kilometroko sakoneran jaso dela esan badu ere, 2,8ko sakoneran eman dela jakinarazi du ondoren.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Venezuela Lurrikarak