Mundua -
AEB
Bost pertsona hil dituzte egunkari baten egoitzan izan den tiroketan, Marylanden
Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute. Hainbat lagun larri zauritu dira.
agentziak | erredakzioa
Gutxienez bost pertsona hil dituzte ostegun honetan Captail Gazette egunkariaren egoitzan, Annapolisen (Maryland, AEB), hango agintariek baieztatu dutenez.
Bill Kramph polizia-buruak USA Today egunkariari azaldu dionez, "beste hainbat lagun zauritu dira eta egoera larrian daude".
ABC telebista-kateak iturri ofizialak aipatuta zabaldu duenez, ustezko erasotzailea tiroketaren tokian bertan atxilotu dute, baina oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman.
Nolanahi ere, agintariek uste dute bere kabuz aritu dela, beste inoren laguntzarik gabe.
Phil Davis kazetaria erredakzioan zegoen tiroketa izan denean eta ondokoa adierazi du: "Gerra gune bat ematen zuen. Armatutako gizonezko bat langileen aurka tiroka hasi da bulegoko atetik".