Mundua -

Alemania

Municheko aireportua hustu dute, bonba abisu faltsu batengatik

Ordu eta erdiz, hegazkin bat berak ere ezin izan du lur hartu. 80 bat hegazkinek gainetik hegan egin behar izan dute, eta hainbat hegaldi bertan behera geratu dira, edo atzeratu.

Municheko aireportua. Argazkia: Mikel Arzallus
Municheko aireportua. Argazkia: Mikel Arzallus
Municheko aireportua. Argazkia: Mikel Arzallus

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Municheko aireportua hustu behar izan dute hainbat minutuz, bonba-abisu faltsu bategatik, El Correoko Interneteko atariak jakitera eman duenez.

Ordu eta erdiz, hegazkin bat berak ere ezin izan du lur hartu. 80 bat hegazkinek gainetik hegan egin behar izan dute, eta hainbat hegaldi bertan behera geratu dira, edo atzeratu.

Gertaerak bigarren terminalean izan dira. Hasiera batean, hustu eta itxi egin badute ere, geroago, jendea sartu da, eta, badaezpada, berriro ere segurtasun kontrolak pasatu dituzte.

Loiutik Munichera zihoan hegaldia ere atzeratu egin da, Alemaniako hiritik zetorrena iristen ez zela ikusita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea