Mundua -

Erregaia

Venezuelak ibilgailuen errolda du gasolinaren kontrabandoa eta xahutzea galarazteko

Gasolinaren prezioa oso baxua da Venezuelan, eta dolar batekin (tasa ofizial baxuenean oinarrituta) 28.795 litro eros daitezke, 720 ibilgailu arrunten deposituak betetzeko adina.

Erregai hornitzaileak. Argazkia: EiTB
Erregai hornitzaileak. Argazkia: EiTB
Erregai hornitzaileak. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Gobernuak ibilgailuen errolda jarri du gaur abian gasolinaren "kontrabandoa" eta "xahutzea" amaitzeko, urtero milioika dolarreko kostua baitu herrialdearentzat.

Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordeak VTV telebista publikoan azaldu duenez, neurriaren helburu nagusia da "erregimen antidemokratikoei laguntzeko Venezuelako erregaiarekin kontrabandoa egiten duten mafiei aurre egitea".

Gasolinaren prezioa oso baxua da Venezuelan, eta dolar batekin (tasa ofizial baxuenean oinarrituta) 28.795 litro eros daitezke, 720 ibilgailu arrunten deposituak betetzeko adina.

Nicolas Maduroren Administrazioaren arabera, egoera horren ondorioz, herritarrek gasolina "xahutu" egiten dute, eta Kolonbiara kontrabandoan eramatea ahalbidetzen da, bertan dezente garestiagoa baita.

Errolda hori "aberriaren agiria"rekin lotuko dute. Iaz sortu zen errolda paralelo bat da "aberriaren agiria", diru-laguntzak bideratu eta ordenatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Venezuela bideoak Latinoamerika Nicolás Maduro gaur Gasolioaren prezioaren igoera