Mundua -

Lege aldaketa

Indian, bertan behera utzi dute homosexualitatearen inguruko legea

Sexu bereko pertsonen arteko harremanak kartzela-zigorrarekin kriminalizatzen zuen 2013ko epaia bertan behera utzi du Indiako Auzitegi Gorenak.

LGBT edo ortzadar bandera. Argazkia: EFE.
LGBT edo ortzadar bandera.
LGBT edo ortzadar bandera. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indiako Auzitegi Gorenak homosexualitatearen inguruko legea berriro bertan behera uztea erabaki du ostegun honetan, sexu bereko pertsonen arteko harremanak kartzela-zigorrarekin kriminalizatzen zuen 2013ko epaia baliogabetu baitu.

Indiako Auzitegi Goreneko bost epaileek aho batez hartu dute 377. artikulua bertan behera uzteko erabakia, eta hortaz, harreman homosexualak zigortzen zuen legea baliogabetu dute.

"377. artikulua arbitrarioa da. LGTB (lesbiana, gay, transexual eta bisexual) komunitateko pertsonek gainerako lagunen eskubide berberak dituzte. Gehiengoaren ikuspegia eta moraltasuna ezin dute eskubide konstituzionalak zuzendu", esan du Indiako Auzitegi Goreneko epaileetako batek epaia irakurtzean.

INDIA LGTB homosexualitatea/ homosexualidad. EFE.

LGTB komunitateko kideek pozik hartu dute epaia. Argazkia: EFE.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Homofobia Albisteak India LGTBI