Mundua -
Dardara
4,3 graduko lurrikara bat nabaritu da Acapulcon
Badirudi ez dela biktimarik ezta kalte material handirik izan.
eitb.eus
Richter eskalan 4,3 graduko lurrikara bat Acapulcon (Mexiko) nabaritu da asteazken honetan.
Herrialdeko Zerbitzu Sismologiko Nazionalaren arabera, dardara 11:37an (bertako ordua) jazo da, Acapulcotik 23 kilometro hegoaldera, 16 kilometroko sakoneran.
Badirudi ez dela biktimarik ezta kalte material handirik izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea