Mundua -

Gatazka Venezuelan

Venezuelarentzat laguntza daraman AEBen hegazkin militarra iritsi da Kolonbiara

Hala ere, Nicolas Maduroren Gobernuak ohartarazi du galarazi egingo duela hegazkin horien edukia Venezuelan sartzea.

AEBen hegazkina Cucutan. Argazkia: EiTB
AEBen hegazkina Cucutan. Argazkia: EiTB
AEBen hegazkina Cucutan. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Armadak Venezuelara giza laguntza eramateko Kolonbiako Cucuta hirira eramango dituen hiru C-17 hegazkinetako lehenengoa iritsi da Hegoamerikako herrialdera.Hegazkina Homestead basetik abiatu da, Miami hegoaldetik, eta Cucutako aireportuan hartu du lurra 28.000 lagunentzako laguntzarekin.AEBko iturri diplomatikoen arabera, guztira hiru dira Cucutara, Kolonbia eta Venezuela arteko mugara, iritsiko diren C-17 hegazkin militarrak.

"AEBko hegaldi militar osagarriak datozen egunotan iritsiko dira, behar handienak dituzten herritarrei zuzendutako laguntza humanitarioa eramateko", adierazi dute AEBk Kolonbian duen enbaxadaren bozeramaileek.

C-17 hegazkinek dakartzaten laguntza Camilo Daza aireportura helduko da, eta harrera egingo diete AEBko Nazioarteko Garapenerako Estatu Departamentuko ordezkariek, Kolonbiako Gobernuko kideek eta bere burua Venezuelako presidente izendatu duen Juan Guaidoren hainbat ordezkarik.

Dena dela, Nicolas Maduroren Gobernuak hainbat alditan ohartarazi duenez, hegazkin horien zama Venezuelan sartzea debekatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Albisteak Venezuela albisteak Kolonbia