Mundua -

Venezuela

Brasil eta Venezuela arteko muga itxi du Madurok

Gainera, Kolonbia eta Venezuela artekoarekin ere berdin egitea aztertzen ari da.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak bere herrialdearen eta Brasilen arteko mugako pasagune guztiak ixteko agindu du gaur, eta Kolonbiako mugarekin ere berdin egitea "aztertzen" ari da.

"20:00etatik aurrera (hurrengo eguneko 01:00ak, Euskal Herrian) Venezuela eta Brasilen arteko muga guztiz ixtea erabaki dut, kontrako erabakia hartu arte", esan du agintariak zenbait militarrekin egindako bilera batean.

Gainera, Kolonbiako muga ere "guztiz" ixtea aztertzen ari dela iragarri du. "Muga dinamikoa eta irekia izatea gustatuko litzaidake, baina probokazio eta eraso barik, lasaitasuna eta bakea bermatzea baita nire beharra estatuburu, gobernuburu eta Armadako komandanteburu gisa."

Atzo, Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordeak Venezuela eta Holandarren Antillen arteko aire eta itsas mugaren itxiera iragarri zuen.

Kolonbian, Brasilen eta Curaçaon Venezuelarentzako laguntza humanitarioa pilatzen ari da, baina Madurok adierazi du laguntza hori "ergelentzako tranpa" bat dela, AEBk Venezuelaren subiranotasuna urratzeko erabiliko duen modua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Latinoamerika Nicolás Maduro