Mundua -

Europar Batasuna

Mayk 'brexit'erako babesa izango du dimitituz gero, BBCren arabera

Kate publikoak zabaldu duenez, parlamentari batzuek atzera egiteko eta Mayren ituna babesteko prest daude lehen ministroak uko egiten badio negoziazio berrietan parte hartzeari.

Theresa May Britainia Handiko lehen ministroa. Argazkia: Efe
Theresa May Britainia Handiko lehen ministroa. Argazkia: Efe
Theresa May Britainia Handiko lehen ministroa. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Theresa May Britainia Handiko lehen ministroak brexit-erako akordioak aurrera egiteko babesa lor dezake Parlamentuan dimititzeko konpromisoa hartzen badu, BBCk gaur jakitera eman duenez.

Kate publikoaren arabera, parlamentari batzuek atzera egin ta Mayren ituna babesteko prest daude lehen ministroak uko egiten badio negoziazio berrietan parte hartzeari.

Gainera, zurrumurrua zebilen hamaika ministrok lehen ministroa kargugabetzeko asmoa zutela bihar egingo duten Gobernu bileran, The Sunday Times-ek atzo argitaratu zuenez.

Egunkari horrek zabaldu zuen ministroek behin behineko buruzagi bat izendatu nahi zutela brexit-a aurrera ateratzeko, eta David Lidington Kabinete ministroak zuen postu horretarako aukera gehien, Michael Gove Ingurugiro ministroaren eta Jeremy Hunt Atzerri Gaietarako ministroaren aurretik.

Dena den, Downing Streeteko iturrietatik azpimarratu zuten, presioak presio, agintari kontserbadoreak ez duela dimititzeko asmorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Brexit albisteak Zer da Brexita Theresa May Londres albisteak gaur