Mundua -

2012ko AEBetako Hauteskundeak

Zein da AEBetako alderdi politikoen diru-iturria?

Herritarrengandik jasotzen dituzte diru-laguntzak eta zatirik handiena arerioaren irudia kaltetzeko erabiltzen dute.

Mitt Romney hauteskunde-kanpainako ekitaldi batean. EFE
Mitt Romney hauteskunde-kanpainako ekitaldi batean. EFE
Mitt Romney hauteskunde-kanpainako ekitaldi batean. EFE

G.Palacios

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetan hauteskunde-kanpainak herritarrek borondatez emandako diru-laguntzen bidez antolatzen dituzte alderdi politikoek. Aipatu ekarpen ekonomikoak Hauteskundeetako Batzorde Federalak aztertzen ditu eta, gehienez, 2.500 dolarretako (1.900 euro) izan daitezke.

Alabaina, Jarduera Politikorako Batzordeek ere kanpainak finantzatzeko aukera dute eta, norbanako estatubatuarrek ez bezala, nahi haina diru eman dezakete.

2010ean, AEBetako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen erakunde pribatuei hauteskunde-kanpainetarako dirua biltzerakoan ezarritako mugak Konstituzioaren kontrakoak zirela. Horrenbestez, gaur egun Jarduera Politikorako Batzordeek nahi beste diru eman dezakete, independenteak direla eta beren laguntza jasotzen duen hautagaiarekin inolako loturarik ez dutela frogatuta geratzen bada.

Tramite hori gaindituta, hautagai baten aholkulari taldeak nahi duen moduan erabil dezake herritarrengandik edota batzorde pribatu batetik jasotako dirua: hautagaiaren mezuak zabaltzeko nahiz arerio politikoaren irudia kaltetzeko.

Zenbat eta zertarako

Restaurar Nuestro Futuro izeneko batzordea Mitt Romney hautagai errepublikanoarekin lotuta dago eta orain arte diru gehien xahutuena da: guztira 2,3 milioi euro inguru gastatu ditu; bi milioi Newt Gingrich hautagaiaren aurka egiteko erabili dituzte; 173.000 euro, Rrick Santorumen aurka egiteko; eta soilik 77.000 erabili dituzte Romneyren irudiaren alde egiteko.

Ganando Nuestro Futuro batzordea, berriz, Gingrich hautagai errepublikanoaren ingurukoa da eta honezkero 2,9 milioi dolar xahutu ditu Romneyri eraso egiteko.

Guztira, Alderdi Errepublikanoaren hurbileko batzordeek 24 milioi euro erabili dituzte dagoeneko aurtengo hauteskunde-kanpainan.

Estatubatuarren urteko soldata, Romneyk egun batean irabazten du

Mitt Romney hautagai errepublikanoak bere errenta aitorpena erakutsidu eta bere ondasun eta dirutzagatik zerga gutxi ordaintzen dituelaezagutarazi da.

2010 eta 2011 urteetan 42 milioi dolar irabazizituen eta % 14,6ko zerga tasa izan zuen, The Washington Post egunkariakargitaratu duenez.

Estatubatuar gehienek % 23-35 arteko zerga tasak dituzte. 2008ko datuen arabera, gainera, batez beste 33.048 dolar irabazten ditu urtean AEBetako lagun batek eta Romneyk kopuru hori egun bakar batean irabazi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea