Mundua -

AEB

Sei urteko haur batek tiro egin dio irakasleari eta larri zauritu du AEBetan

Haurra atxilotuta dago, eta poliziak jakinarazi du ez dela inor gehiago zauritu.

Polizia Virginiako ikastetxean. Argazkia: EITB
Polizia Virginiako ikastetxean. Argazkia: EITB
6 urteko mutiko batek irakasle bat tirokatu du AEBn

0:38

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei urteko haur batek tiro egin dio irakasleari eta larri zauritu du AEBetako Virginia estatuko eskola batean, bertako poliziak jakitera eman duenez.

"Irakaslearen bizitza arriskuan dagoela uste dugu. Ikerketak irekita jarraitzen du", adierazi du agiri batean bertako poliziak.

Horrez gain, jakinarazi du ez dela ikaslerik zauritu, eta erasoa ikasgela bakarrean gertatu dela.

Dena den, oraindik ez dute xehetasun gehiagorik eman, soilik sei urteko haurra atxilotuta dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Ameriketako Estatu Batuak Umeak albisteak