Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Felipe Etxebarria

Sinadura

Inflazioaren igoerak 1923ko amets gaiztoak berpiztu ditu Alemanian

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Inflazioaren gorakadak 1923an jasan zuen hiperinflazio haren oroitzapena dakar askoren gogora, trauma bat eragin eta ezegonkortasun politiko handia sortu zuelako, eta ondorioz azkenean naziak boterera iritsi zirelako.

Europako herrialdetan inflazioa saihestu beharreko fenomenoa bada, Alemanian horrez gain, beldur handia sortzen du. Horren arrazoia 1923an jasan zuen hiperinflazioan datza, ezegonkortasun politiko handia sortu zuelako, eta ondorioz azkenean naziak boterera iritsi zirelako.

Oraingo inflazioa %7,9koa da, Europako beste herrialdeetakoen antzerakoa, Ukrainako gerrak eragin duen errekinen garestitzearen ondorioz.

Inflazio igoera horrek, duela ehun urte izandako hiperinflazioaren eta ondoriozko diruaren balioaren gainbeheraren oroitzapenak dakartza askoren gogora, eta hori alemaniarren subkontzientean geratu da. Orduko prezioen igoera 1921an hasi zen eta 1923an erabat kontroletik kanpo geratu zen.

1922ko abenduan dolar batek 7.475 marko balio bazuen, hamar hilabete geroago  dolar horrek berak 4,2 biloi marko balio zituen, sinetsi ezinezko kopurua. Hau da, inflazioa % 56.000 miloikoa zen. Inflazioaren kontrolik eza erabateko horrek ezegonkortasun politiko handia sortu zuen. Urte horretako urrian Hamburgon Alemaniako Alderdi Komunistak altxamentua egin zuen, hilabete horretan bertan Hitler estatu kolpe bat ematen saiatu zen.

1923Ko azaroan biak zapalduta geratuta, eta monetaren erreforma indarrean sartu ondoren, Alemaniako lehen demokraziarekin, Weimarren Errepublikarekin, egonkortasuna berreskuratu zen, 1933an Hitler boterera iritsi arte mantendu zena.

Bigarren Munduko Gerraren ondoren, Alemaniako Errepublika Federalak botere politikotik independentea izango zen Banku Zentrala, edo Bundesbank, sortu zuen. Bere helburu nagusiena inflazioari aurre egitea izan zen. Gero eredu hori, botere politikotik independente zen bankuarena, Europako Banku Zentralari ezarri zitzaion. Horren presidente ohi Mario Draghi eta egungo presidente Christine Lagardek kritika gogorrak jaso dituzte Alemaniako medio ekonomiko eta banku arduradunengandik. Handelsblatt egunkari ekonomikoak azken argitalpenean leporatzen dienez, inflazioa "pronostiko okerrenek ere aurreikusten zutena baino maila okerragoan dago".

Oraingo % 7,9ko inflazioa ez zen errepikatzen Alemanian 1973-74ko neguaz geroztik. Antzerako kritikak leporatu zizkioten Mario Draghiri, nahiz eta Euroaren krisia gainditzea lortu zuen, "behar den guztia egiteko" politikarekin; hala lortu zuen Euro eremuko herrialde ahulenen aurka merkatuen espekulazioa geratzea.