cerrar buscador
  • BILATZAILEA

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

1:24

Ortuzar: "Kanpainan ikusi dugun Bildurekin akordioa posible izango da, baita PSErekin ere"

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

EAJren EBBko presidentearen aburuz, EH Bilduk lortu dituen "emaitza nabarmenak" gorabehera, koalizioak "ezin du kanpotik Jaurlaritzaren politika baldintzatu". Hala, uste du ez dutela gobernatzeko modua aldatu behar, bai, ordea, herritarrek hauteskundeetan emandako "abisua" kontuan hartu.

Politika

Elkarrizketa Euskadi Irratian

  • Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia, Euskadi Irratian

    Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia, Euskadi Irratian

    25:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Otegik ez du baztertu EH Bilduk Otxandiano inbestidura saiora aurkeztea

EiTB Media

EAJk eta PSE-EEk gobernu akordioa laster itxiko dutela uste du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, eta negoziazio horietan eztabaida batzuk ez mugatzeko eskatu die.

Politika

A21

  • PSE-EEko zuzendaritza, Eneko Andueza erdian dagoela. Argazkia: PSE-EE

    PSE-EEko zuzendaritza, Eneko Andueza erdian dagoela. Argazkia: PSE-EE

Anduezak dio sozialisten printzipioak eta programa gidari izango duen akordio baten alde lan egingo dutela

EITB MEDIA

PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du gai izan direla "irtenbideak planteatzen dituen politika" nahi duten herritarrekin konektatzeko.

Gizartea

TRAFIKOA

2 kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean Lasarten, kamioi bat matxuratu ondoren

EITB MEDIA

07:45 aldera geratu da kamioia ez atzera ez aurrera, Gasteizko noranzkoan, eta erreietako bat itxi egin behar izan dute. GI-20 eta AP8 errepideetan ere ari da eragina izaten.

Gizartea

Eguraldia

  • Emakume bat euripean, Donostian.

    Emakume bat euripean, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Euritara joko du gaurtik aurrera, eta giro desatsegina izango da nagusi

EITB Media

Negu itxurako tenperaturak izango ditugu: maximoek ez dute 13 °C-ko langa gaindituko, eta minimoak 4-7 °C-ren artean egongo dira. Elur maila 1.000 metro inguruan egongo da.

Politika

Autogobernua

  • Bi gobernuen arteko batzarra, iragan martxoan. Artxiboko argazkia: Nafarroako Gobernua

    Bi gobernuen arteko batzarra, iragan martxoan. Artxiboko argazkia: Nafarroako Gobernua

Nafarroako eta Espainiako gobernuak gaur bilduko dira, trafiko eskumena blindatzeko itunaren bila

Eriz Lotina | EITB Media

Bilera 17:30ean izango da, Nafarroako jauregian. Auzitegi Gorenak uztailaren 1ean egindako trafiko transferentzia baliogabetu zuen ebazpen batean, eta ondoren Foru Hobekuntzaren Legearen erreforma jarri zuten abian.

Politika

Eusko Jaurlaritza

Gobernu bilera bat, Donostian.

Eusko Jaurlaritza jardunean egotera igaro da

Mikel Dominguez | EITB Media

Hauteskundeak egin arte, Jaurlaritzak bere eskumen guztiak mantendu ditu, baina gaurtik aurrera, lehendakaria eta sailburuak jardunean egotera igaro dira. Asteartean egingo dute lehen Gobernu bilera jardunean.

albisteak

- Gaza, erasopean

Poliziak Palestinaren aldeko dozenaka manifestari atxilotu ditu AEBko hainbat unibertsitatetan

Israelek Gazako Zerrendan etengabe egindako bonbardaketak salatzeko protestak gero eta ugariagoak dira Estatu Batuetan. Azken egunotan ehunka ikasle atera dira kalera Gazako gerra salatzeko eta unibertsitate batzuetan klaseak bertan behera utzi behar izan dituzte.

Politika

Kongresuko Ikerketa Batzordea

0:55

Illak onartu du "gutxi batzuk" pandemian kontratuez baliatu zirela, baina "antzematen zailak" zirela

EITB Media

Gainera, Osasun ministro ohiak esan du behin bakarrik ikusi zuela Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkularia, Koldo Garcia, eta adierazi du "faltsua" dela Ministerioak legez kanpoko ustezko sarearen enpresa nagusiari erosi izana.

Politika

'Koldo auzia'

0:44

Ez deklaratzeko duen eskubidea baliatu du Koldo Garciak, Senatuko ikerketa batzordean

EITB Media

Maskaren salerosketan izandako kontratu irregularren kontura Senatuan osatutako ikerketa batzordean, kontzientzia lasai duela esan du Abalosen aholkulari izandakoak. Halaber, Senatura itzultzeko prest agertu da informazioa kontrastatzeko tresnak dituenean eta epailearen aurrean deklaratzen duenean.

Mundua

AEB

Fiskala, Trumpen aurka: "Auzi hau konspirazio kriminal eta estalketa batean datza"

agencias | eitb media

"Akusatuak plan kriminal bat antolatu zuen 2016ko hauteskundeak iraultzeko, eta gero plana estali zuen", adierazi du Matthew Colangelo fiskalaren ondokoak,e paiketaren hasieran. Todd Blanche abokatuak, aldiz, ziurtatu du Trump "errugabea" dela eta "demokraziaren" babespean jardun zuela.

Mundua

Aplikazioak

  • TikTok aplikazioa Txinako konpainia baten jabetzakoa da. Argazkia: EITB MEDIA

    TikTok aplikazioa Txinako konpainia baten jabetzakoa da. Argazkia: EITB MEDIA

TikTok Lite debekatzeko mehatxua egin du Bruselak, horrek dakarren mendekotasun arriskuagatik

Agentziak | EITB MEDIA

Europako Batzordeak adierazi duenez, Txinako enpresak ez du aurkeztu joan den astean erreklamatutako arriskuen ebaluazioa, eta "arriskuak arintzeko neurri eraginkorrik hartu gabe" abiarazi du aplikazioa. TikTok erantzuteko 48 ordu ditu.

Gizartea

KRISI KLIMATIKOA

  • Gasteizko lurzatiak. Argazkia: Guillermo Agirre

    Gasteizko lurzatiak. Argazkia: Guillermo Agirre

Munduko langile aktiboen % 70 baino gehiagoren osasuna arriskuan dago krisi klimatikoaren ondorioz

Eitb Media | Agentziak

Kaltetuenak nekazaritzako langileak, baliabide naturalen kudeaketarekin, eraikuntzarekin, hondakinen bilketarekin, garraioarekin, turismoarekin eta kirolekin lotutako lanak egiten dituztenak dira. Hau da, lanaldiaren zati handi bat aire zabalean igarotzen dutenak.

EITB TALDEA

Apirilaren 26tik aurrera

MAKUSI, haur eta gaztetxoentzako euskarazko lehen ekosistema digitala, EITBren eskutik

EITB Media

MAKUSI unibertsoak bi zutabe ditu: plataforma digitala eta kluba, eta www.makusi.eus webgunean izango dugu dena eskura, doan. Ostiralean bertan, aurkezpen festa handia egingo da Donostiako Kursaalen, 19:00etan.

Zinema

Egokitzapena

  • Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira ''Karmele''ren protagonistak

    Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira "Karmele"ren protagonistak

"Karmele" film luzea filmatzen hasi dira, Asier Altunaren zuzendaritzapean

Natxo Velez | EITB Media

Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak, "Elkarrekin esnateko ordua" Kirmen Uriberen eleberriaren egokitzapen honetan. Maiatz amaierara arte luzatuko dute errodajea, Euskal Herri osoan zehar.

Literatura

2023ko datuak

  • Nerea Ibarzabal ''Bar Gloria'' eleberriaren idazlea

    Nerea Ibarzabal "Bar Gloria" eleberriaren idazlea

"Bar Gloria" mailegatu zen iaz gehien, EAEko liburutegi publikoetan

N. V. | EITB Media

2.740.425 mailegu egin zituzten 2023an Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan, 2.618.524 paperean eta 121.901 eLiburutegiaren bidez. Euskaraz, Nerea Ibarzabalen eleberria izan zen gehien mailegatutako liburua.