Teknologia -

WhatsApp

WhatsAppek ez du Blackberryetan funtzionatuko urte amaieratik aurrera

Halaber, ez du funtzionatuko Nokia S40, Nokia Symbian S60 eta Windows Phone 7.1 eskuko telefonoetan eta Android 2.1 eta 2.2 sistema eragileak dituzten gailuetan.

WhatsApp aplikazioak ez du Blackberry dispositiboetan funtzionatuko urte amaieratik aurrera. EiTB
WhatsApp aplikazioak ez du Blackberry dispositiboetan funtzionatuko urte amaieratik aurrera. EiTB
WhatsApp aplikazioak ez du Blackberry dispositiboetan funtzionatuko urte amaieratik aurrera. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp aplikazioak ez du Blackberry dispositiboetan funtzionatuko urte amaieratik aurrera. Blackberry etxearen esanetan, aipaturiko dispositiboak ez ditu"gure aplikazioaren funtzioak zabaltzeko behar ditugun ezaugarriak betetzen".

Blackberry dispositibo guztietan ez ezik (BlackBerry 10 modeloa barne), ez du funtzionatuko Nokia S40, Nokia Symbian S60 eta Windows Phone 7.1 eskuko telefonoetan eta Android 2.1 eta 2.2 sistema eragileak dituzten gailuetan.

Hori dela eta, aplikazioa erabiltzen jarraitu ahal izateko dispositiboz aldatzeko gomendatzen die WhatsApp konpainiak aipaturiko telefono modeloak dituzten erabiltzaileei.

BlackBerry etxeak jaso duen azken kolpea izan da; izan ere, duela 7 urte "smartphone" edo telefono adimendunen merkatuaren % 70a bazuen ere, gaur egun % 1a baino ez du, Gartner etxeak egindako ikerketa baten arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp albisteak Telefonia mugikorra berriak Eguneko albisteak