Teknologia -

I. Euskarazko Interneten Eguna

Euskarazko Interneten Eguna ospatu da, lehen aldiz

PuntuEUS fundazioak, Sarean.eus, Internet eta teknologia ekimena jarri du martxan. Helburua, kultura teknologikoa euskaraz transmititzea da.

Euskara bere tokia egiten ari da Sarean. Argazkia: PuntuEUS Fundazioa
Euskara bere tokia egiten ari da Sarean. Argazkia: PuntuEUS Fundazioa
Euskarak sarean daukan presentzia eta aurrera begirako erronkak

1:34

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 17a Interneten Nazioarteko Eguna da eta, horren aitzakian, Iruñean Euskarazko Interneten Eguna ospatu da lehenengo aldiz historian. PuntuEUS Fundazioak, Topaguneak eta Euskalerria Irratiak antolatuta, euskararen, kulturaren eta interneten alorreko ordezkari ugari elkartu dira bertan, tartean, Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Bozeramailea.

Lehen edizio honetan, euskararen egoera aztertu, berrikuntzak aurkeztu eta etorkizunari buruz ausnartzea izan dira helburu nagusiak. Antolatzaileek esan dutenez, aurtengoa lehenengo edizioa izan da baina, urtero ospatzeko asmoa dutela azpimarratu dute.

Interneten 25 urteko historian euskarak egin duen ibilbideari errepaso eginez abiatu da ekitaldia eta ‘Gailurra beti dago gorago’ ikus entzunezko animazioa aurkeztu dute bertan. Ikus-entzunezko honetan, euskarak interneten historian eman dituen urrats nagusiak laburbildu dira.

Ondoren, euskararen inguruko eztabaida ireki bat egiteko eragilgarri izan zaie. PuntuEUS Fundazioak jaso diren proposamen eta ideia guztiak aztertzeko konpromisoa adierazi du eta, horietako hainbat gauzatzeko lan egingo dutela esan dute.

Sarean.eus

Ekitaldiaren azken zatian Sarean.eus ekimen berria aurkeztu du PuntuEUS Fundazioak. Sarean.eus, Internet eta Teknologia, IKTei buruzko aldizkari digital berria da; Ekimen berri honen helburua informazioa, entretenimendua eta kultura teknologikoa euskaraz zabaltzea izango da.

Horretarako, ezagunak diren hainbat kolaboratzaile adituren sarea sortu dute: Alex Gibelalde, Dabid Martinez, Edurne Larraza, Eneko Agirre, Iñaki Alegria, Iñaki Lakarra, Iratxe Esnaola, Iruri Knörr, Josu Waliño, Josune Gereka, Joxe Rojas, Lorea Arakistain, Manex Garaio, Rafa Bañales, Unai Bilbao, Xabier Arrieta, Xabier Martin, Xabier Unanue eta Ana Vitorica.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iruñea azken orduko berriak Nafarroako albisteak Eguneko albisteak