Itxi

2016/05/18

17:53

Teknologia

Google I/O 2016

Errealitate birtuala, Googleren ekitaldi garrantzitsuenaren ardatza

eitb.eus

Konpainiak Google I/O 2016 ekimena egingo du gaur, hurrengo apustuak eta berrikuntzak aurkezteko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Googlek bere urteko ekitaldi garrantzitsuena egingo du gaur, Google I/O 2016, Mountain View hirian (Kalifornia, AEB). Bertan, konpainiak etorkizunerako apustuak eta berrikuntza nagusiak aurkeztuko ditu.

Erraldoi teknologikoak ez du baieztatu zer aurkeztuko duen ekimenean, baina adituek uste dute errealitate birtualeko betaurreko berriak iragarriko dituela.

Android N sistema eragilearen inguruko zehaztasun gehiago ematea ere espero da.

Ekitaldia 19:00etan (Euskal Herriko ordua) hasiko da, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;