Teknologia -

ANONYMOUS

5.000 agenteren datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari da Polizia

Polizia Nazionalak datu pertsonalen filtrazioa ikertzeko neurriak hartu ditu eta, hackerren taldeak 'Mozal Legearekin' lotu du ekintza hau.

Anonymous
Anonymous
Anonymous

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 5.000 agenteren datu pertsonalen filtrazio bat  ikertzen ari da. Poliziaren arabera, filtrazioa Anonymous hacker taldeak egin du Poliziaren Gizarte-Aurreikuspeneko Mutualitatearen webgunetik hartutako datuekin. (Une honetan webgunea desaktibatuta dago)

Poliziaren delitu telematikoen Unitate Zentralak eraso informatikoa ikertzeko neurriak hartu ditu eta @FkPoliceAnonOps profilari egozten dio filtrazioaren erantzukizuna.

Profil horretan hainbat esteka jarri dituzte polizien datu pertsonalak zabaltzeko (Izen eta abizenak, NAN zenbakiak, posta elektronikoak, pasahitzak…) eta edozein erabiltzaile sar daiteke horietan agenteen datuak ikusteko.

@FkPoliceAnonOps profileko mezu batean, hacker taldeak ‘Mozal Legearekin’ lotu du ekintza, izan ere, “Espainiak adierazpen askatasuna eta oinarrizko giza eskubideak ukatzen dituen herrialde diktatorial batean bihurtu da”, azpimarratu dute.

Anonymous taldearen helburua Polizia Nazionala izan da oraingoan, beraien esanetan “ustelduta dagoen erakunde” bat delako.

Poliziaren Gizarte-Aurreikuspeneko Mutualitateak, Mupol-ek, berez ez dauka harreman zuzenik Polizia Nazionalarekin baina, agente askok izena ematen dute bertan zerbitzu eta produktuetan prezio hobeagoak lortzeko. (Erretiro funtsak, hoteletako egonaldiak…)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak