Teknologia -

egile eskubideak

Kickass Torrents webgunea itxi, eta haren fundatzailea atxilotu dute

Artem Vaulin sortzaileari egile eskubideak urratzea eta dirua zuritzea egotzi diote.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kickass Torrents, edukiak deskargatzeko munduko webgune handietako bat, itxi egin du AEBk, eta, gainera, Artem Vaulin sortzailea atxilotu dute Polonian, egile eskubideak urratzea eta dirua zuritzea egotzita.

Vaulin (30 urteko ukrainar bat) Chicagon aurkeztutako salaketa bat dela medio atzeman dute. Orain, AEBk estradizioa eskatuko du.

Herrialde horretako Justizia Departamentuak webgunearen domeinu guztiak itxi ditu, eta blokeatu egin du horri lotuta zegoen kontu-korrontea.

Antza denez, Applek laguntza eman du ikerketan, webgunearen fundatzaileari buruzko datu teknikoak entregatu ei baitzituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak