Teknologia -

Telefono mugikorrak

Googlek Pixel eta Pixel XL telefono mugikor berriak aurkeztu ditu

Snapdragon 821 prozesadorea, lau gigako barne-memoria, 1080p erresoluzioa, 12 megapixeleko kamera eta hatz-markaren irakurgailua dute biek.

Googlek Pixel eta Pixel XL telefono mugikor berriak aurkeztu ditu. Argazkia: @Google
Googlek Pixel eta Pixel XL telefono mugikor berriak aurkeztu ditu. Argazkia: @Google
Googlek Pixel eta Pixel XL telefono mugikor berriak aurkeztu ditu. Argazkia: @Google

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google ahalguztidunak Pixel eta Pixel XL telefono mugikor berriak aurkeztu ditu astearte honetan, irailak 4, San Frantzisko hirian (Kalifornian) egin duen agerraldian. Telefonoek Google Assistant funtzioa daramate eta errealitate birtualarekin lan egiteko prestatu dituzte.

Horrela azaldu du Rick Osterloh hardware alorreko presidenteordeak. Bere esanetan, Googlek aurkeztu dituen telefonoek “nortasun handia eta itxura bakarra” dute.

Era berean, Pixel telefonoek duten kamera mugikorrentzat inoiz sortu ez den kamerarik onena dela ziurtatu du Osterloh-k. Gainera, sakelakoek biltegi mugagabea izango dutela iragarri du eta bideo deiak egiteko “Duo” aplikazioa dakartzate. Halaber, errealitate birtualarekin ahalik eta gehien gozatu nahi dutenek Daydream entzungailua izango dute eskura.

Pixel eta Pixel XL Googlek “kanpotik zein barrutik” ekoiztu dituen lehen telefono mugikorrak direla esan dute aurkezpenean. Bi neurri desberdinetan jarriko dituzte salgai: Pixel mugikorrak 5 hazbeteko pantaila izango du. Pixel XL sakelakoa, berriz, handiagoa izango da, eta 5,5 hazbeteko pantaila izango du. Biek izango dute bateria azkar kargatzeko gaitasuna.

Gainera, Snapdragon 821 prozesadorea, lau gigako barne-memoria (SD txartelak erabiliz beste 32 edo 138 giga gehitu daitezke), 1080p erresoluzioa, 12 megapixeleko kamera eta hatz-markaren irakurgailua dute biek.

Googlen telefono mugikorrak hiru koloretan jarriko dituzte salgai: Quite Black (beltza), Very Silver (oso zilarreztatuta) eta Really Blue (urdina, bertsio mugatua).

Aurrena, Ameriketako Estatu Batuetan jarriko dute salgai 5 hazbeteko pantaila duen telefonoa, eta 557 euroko balioa izango du merkatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google Gaurko azken orduko albistea