Teknologia -
Telefonia mugikorra
Samsungek behera egin du Burtsan, Galaxy Note 7 erretiratu ostean
Aurreikuspenen arabera, 20 milioi mugikor inguru saltzeari utziko dio enpresak, eta 15.300 milio euro gutxiago irabaziko ditu.
Agentziak | Erredakzioa
Samsung etxeak beheransko joerarekin jarraitu du Seulgo Burtsan, Galaxy Note 7 telefonoaren erabilera bertan behera uztea erabaki zuenez gero. Hori bai, jaitsiera ez da hainbestekoa izan (0,65 %)
Erabakia iragarri zuenean, %8,04 egin zuen behera Samsungek. Izan ere, su hartutako telefonoen ordez erabiltzaileei emandako ordezko zenbait terminal ere erretzen ari omen dira.
Gertakari horien ondorioz, Galaxy Note 7 telefonoaren ekoizpena etengo zuela erabaki zuen enpresak. Hori ikusita, inbertsoreak ez daude lasai Samsungek emaitzetan eta iruditan izan ditzakeen ondorioak direla eta.