Teknologia -

Arriskua

Xiaomiren kargagailuek deskarga elektrikoak eragin ditzakete

Arrazoia zirkuitu elektronikoaren isolamenduan dagoen hutsegite bat da. Deskarga elektrikoak eragiteko arriskua CH-P002 ereduko kargagailuek dute.

Xiaomik ekoiztutako kargagailua.
Xiaomik ekoiztutako kargagailua.
Xiaomik ekoiztutako kargagailua.

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xiaomik ekoizten dituen CH-P002 ereduko kargagailuek deskarga elektrikoak eragin ditzakete, izan ere, ez dituzte Tentsio Baxuko Araudi Elektronikoan ezarritako baldintzak betetzen. Alabaina, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) ohar baten bidez jakinarazi duenez, deskarga elektrikoa eragiteko arriskua kargagailuek dute; ez mugikorrek.

Txinako fabrikatzaileak ekoizten dituen kargagailuek ez dituzte Tentsio Baxuko Araudi Elektronikoan ezarritako EN 60950 eta IEC 60884 arauak betetzen. OCUk azaldu duenez, zirkuitu elektronikoaren isolamenduan hutsegite bat dago. Ondorioz, CH-P002 ereduko kargagailuek deskarga elektrikoak eragin ditzakete mugikorra kargatzeko orduan.

Arrazoi horregatik, erabiltzaileei beste kargagailu bat erabiltzeko aholkatu die OCUk: “Europan erositakoa eta Micro-USB motatakoa”. Halaber, kargagailua itzuli nahi duten erabiltzaileei “saltzailearekin edo fabrikatzailearekin harremanetan” jartzea gomendatu die.

Xiaomik ez ditu bere produktuak Europan saltzen, baina Amazon bezalako dendek Txinatik ekarritako mugikorrak saltzen dituzte. Gaur egun ezin dira erosi eta arazoa  konpondu arte ez dituzte salgai jarriko berriro.

Dena den, deskarga elektrikoa bakarrik eredu horretako kargagailuek eragin ditzaketela gogorazi du OCUk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telefonia mugikorra albisteak Albisteak