Teknologia -
Euskera Interneten
18.317 webgune daude euskaraz
Horrez gain, PuntuEUSek bere alea jarri nahi du eta emakumeei komunitatera sarbidea errazteko deskontu kode bat sortu du merkeago eskuratu dezaten: 15 euro.
EITB.EUS
Bigarren urtez jarraian Euskarak Interneten duten presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Baita, Internetek Euskal Herrian duen presentzia ere, modu kuantitatibo zein kualitatiboan, horretarako hiru alor neurtuz: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta Euskararen egoera Interneten.
Euren webgunean ikus daitezkeen emaitzen arabera, 18.317 webgune daude euskaraz, Interneteko webguneen % 13k erabiltzen du euskara, .EUS domeinu-izenak erregistratzen dituztenen artean % 25 baino ez dira emakumeak, eta .EUS domeinudun webguneak dira euskara gehien erabiltzen dutenak.
Azterketa urtean behin egiten da eta 2016ko datuen gainean egindako neurketaren emaitza aurkeztu du Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioko zuzendariak, Martin Ugalde Kultur Parkean egindako aurkezpenean.
Martxoak 8ko eskaintza
Horrez gain, PuntuEUS Fundazioak bere alea jarri nahi du emakumeei komunitatera sarbidea errazteko domeinu merkeago eskainiz. Horretarako, deskontu kode bat sortu du emakumeentzat, nahi duten domeinu-izena merkeago, 15 euroan, eskuratu dezaten.