Teknologia -

Teknologia

Eduki galkorrak eta efektuak dituen kamera, Facebooken 'app'ean

Nobedade guzti horiek, asteartetik aurrera erabiltzeko aukera izango da Android eta iOSerako Facebooken aplikazio nagusian.

Argazkia: Eduardo Woo
Argazkia: Eduardo Woo
Argazkia: Eduardo Woo

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookek telefono eramangarrietako aplikazioa berriztatu du, erabiltzaileei 24 ordutan desagertzen diren eduki galkorrak eskaintzeko. Snapchaten tendentzia jarraituz, baita efektuak dituen kamera bat eta bideoak eta argazkiak partekatzeko bide berriak ere.

Instagrameko 'Stories'ak, Snapchaten ospea jarraituz Facebookek bere argazkien sare sozialean ezarritako eduki galkorrak, aplikazio nagusira ere heldu dira, komunikatu batean jakinarazi duenez.

24 orduz 'News Feed'aren goiko aldean kontaktuek ikusi ahal izango dituzten hainbat argazki edo bideo partekatzea utziko du Facebook 'Stories'ek. Publikatutako Stories-ak ez dira ez 'Timeline'an ez 'News Feed'an agertuko erabiltzaileak nahi ez badu, konpainiak azaldu duen arabera.

Halaber, efektuak dituen kamera bat ezarri dute appn. Bideo eta argazkietan jarri daitezken maskarak, markoak eta filtro interaktiboak izan digu, horiek dibertigarriagoak egiteko. Wonder Woman, Guardians of the Galaxy 2 edo Power Rangers filmek promozionatzen dituzten hainbat maskara ere jaso dituzte.

Irudiak eta bideoak partekatzeko, Direct ere ezarri du Facebookek. Kontaktu zehatzekin zuzenean partekatzea baimentzen duen aukera berria. Elkarrizketa bat hasi eta bukatu bezain laster, desagertuko dena, partekatutako bideo edo argazkia bezala, ere ezarri du.

Nobedade guzti hauek, asteartean izango dira erabilgarri Android eta iOSerako Facebooken aplikazio nagusian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebooki buruzko azken albisteak Gaurko azken ordukoa