Itxi

Teknologia

Microsoft

Agur, Paint

AGENTZIAk | ERREDAKZIOA

32 urteren ondoren, marrazki errazak egiteko programak agur esango du Windows 10 sistema eragilearen hurrengo eguneraketan.

Microsoftek iragarri du Paint irudi edizio programa ospetsua kendu egingo duela Windows 10 sistema eragilearen hurrengo eguneraketan. 32 urteren ostean, erraldoi teknologikoaren ikurretako batek agur esango du, beraz.

Paint 1985. urtean sartu zuen Microsoftek lehen aldiz bere sistema eragilean. Harrezkero, Windows guztietan izan da, eta milioika erabiltzailek erabili izan dute marrazki errazak egiteko.

Dena dela, Paint ez da izango agur esango duen programa bakarra. Besteak beste, Outlook Express ere kenduko du Microsoftek.

Oraingoz, baina, ez dute zehaztu noiz desagertu diren programok.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena