Teknologia -

Segurtasun informatikoa

Mugikorretako bankuko sistemetan eragina duen 'malware' berria atzeman dute

Android Lokibot izenarekin ezaguna den programa informatiko gaizto horrek telefono mugikorrak kutsatzen ditu, erabiltzaileen kreditu txartelen inguruko datuak lortzeko.

Ordenagailuekin lan egiten ari diren hainbat lagun. Artxiboko argazkia: EFE
Ordenagailuekin lan egiten ari diren hainbat lagun. Artxiboko argazkia: EFE
Ordenagailuekin lan egiten ari diren hainbat lagun. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Telefono mugikorretan eragina duen zibereraso berria atzeman dute segurtasun informatikoko adituek. Android Lokibot izenarekin ezaguna den ‘malware’ hori banku sistemarekin lotuta dago. Kreditu txartelen inguruko datuak lapurtzeko programa informatiko gaizto horrek telefono mugikorrak kutsatzen ditu.

Normalean ordenagailuetan izan ohi du eragina software gaizto horrek, baina David Avila S21sec segurtasun informatikoko enpresako delitu informatikoen arduradunak ziurtatu duenez, gero eta eraso gehiago gertatzen ari dira telefono mugikorretan.

Kreditu txartelen inguruko datuak lapurtzeaz gain, Android Lokibot ‘malware’ horrek mugikorra kutsatu eta programa informatiko gaiztoa sartzen du. Europako zenbait herrialdeetako banketxeetan izan du eragina zibereraso horrek. Zehazki, kutsatutako telefono mugikorraren eta bankuko sistemaren arteko harremanak ezinezkoak bihurtzen ditu zibererasoak.

Avilak nabarmendu duenez, “erabiltzailearen inguruko informazio gehiago lortzeko asmoz malware horrek Europako zortzi herrialdeetako 50 banketxetako webguneetan esku hartzeko gai izan da ”.

Estatistiken arabera, Alemania, Turkia, Iran, Kolonbia eta Hungaria izan dira zibereraso horrengatik kalte gehien izan dituzten herrialdeak.

“Ikerketa martxan dago, baina oraindik ezin dugu zehaztu zibereraso horren eraginez zenbat telefono kaltetu diren guztira. Dena dela, milaka erabiltzaileri eragin izan diela ikusi dugu”, esan du Avilak.

Segurtasun informatikoko adituak Europolen esku jarri du bere kabuz egindako ikerketetan lortutako informazio guztia. Avilak azaldu duenez, oraindik ezin dituzte malware horrek eragindako diru-galerak zenbatu, aurretik munduan izandako eragina jakin behar baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Telefonia mugikorra berriak Gaurko azken ordukoa