Teknologia -

PuntuEUS Fundazioa

Euskal webguneen % 16k daukate euskarazko edukia

PuntuEUS Behatokiak .eus domeinuak eta euskarak Interneten duten egoera aztertu du. Euskararen Interneteko erabilera egonkor mantendu da azken hiru urteetan, eta euskal webguneen % 16an dago euskara.

Iker Sagasti, Lorea Bilbao eta Josu Waliño, PuntuEUS Behatokiaren datuen aurkezpenean
Iker Sagasti, Lorea Bilbao eta Josu Waliño, PuntuEUS Behatokiaren datuen aurkezpenean
Iker Sagasti, Lorea Bilbao eta Josu Waliño, PuntuEUS Behatokiaren datuen aurkezpenean

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirugarren urtez jarraian, euskarak Interneten duen presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak, eta gaur 2017ko datuen gainean egindako neurketaren emaitza aurkeztu dute Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako foru diputatuak eta Josu Waliño PuntuEUS Fundazioaren zuzendariak, Bilbon egindako agerraldian.

Waliñok azaldu duenez, Euskal Herriko webgune guztiak aintzat hartuta, euskarazko edukia duten webguneak 26.663 dira, guztien % 16. Euskararen presentzia oso bestelakoa da, ordea, .eus domeinudun webguneei begiratuz gero; horien % 90ean erabiltzen da euskara.

.eus luzapena duten 8.100 domeinu daude erregistratuta orain, eta horien % 43 enpresenak dira. Banaketa geografikoari dagokionez, % 42 Gipuzkoan daude; % 31, Bizkaian; % 5, Nafarroan; % 2, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan; eta % 9 Euskal Herritik kanpokoak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara