Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Euskara: Txikipedia, 8-13 urte bitarteko umeentzako entziklopedia

Teknologia

Internet

Txikipedia, 8-13 urte bitarteko umeentzako euskarazko entziklopedia

eitb.eus

2018/04/12

Hizkera bereziki zaindu da 8-13 urteko haurrentzat egokituz, testuak irakurterrazagoak eta ulergarriagoak izan daitezen.

  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Wikilarien Elkarteak bere azken proiektua aurkeztu du, Txikipedia, Sustatu-k aurreratu duenez. 8-13 urte bitarteko umeentzako euskarazko entziklopedia “txiki eta askea” da Txikipedia.

Hemendik aurrera, ikasle eta irakasleen parte-hartzea izatea espero da, bai egitasmoa hedatzeko zein edukia gehitzen joateko.

8-13 adin-tarterako egokituta, gaien aldetik zein lexiko eta sintaxi aldetik. Hizkera bereziki zaindu da 8-13 urteko haurrentzat egokituz, testuak irakurterrazagoak eta ulergarriagoak izan daitezen.

Neurri handi batean, haurrek eskolan dituzten beharretan laguntza izateko asmoz jaio da Txikipedia. Izan ere, haur eta gazteen erreferentzia nagusietako bat da Wikipedia, etxerako lanak egiteko orduan.

Haurrek eskolan dituzten beharretan laguntza izateko asmoz jaio da Txikipedia

Sarritan, baina, artikulu luze eta konplexuegiak aurkitzen dituzte Wikipedian (edo beste hizkuntza batzuetara jotzen dute informazio bila). Txikipedia lagungarri izango da bide horretan.

Txikipediaren oinarrian, Vikidia izeneko online wikientziklopedia dago, euskaraz 2015ean hasi zena, eta beste hainbat hizkuntzatan ere funtzionatzen duena, hemen aipatutako helburuekin.

Hala ere, helburu bakarra ez da eskolako beharretan laguntza eskaintzea, edonori euskarazko edukia modu ulergarri eta samurrean eskaintzea baizik.

Txikipedia wiki proiektuan edonork parte har dezake, artikuluak idatziz, aldatuz edo osatuz, informazioa gehituz edo zuzenduz. Horretarako kontua ireki beharra dago.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena