12:32

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Abisu horia ezarri dute astebururako, elur arriskuagatik

Erredakzioa

Euskalmetek iragarri duenez, Europatik datorren aire masa hotza lurraldean sartzen bada elurra egingo du, baita kostaldetik hurbil ere.

  • Elurra egin lezake kostaldetik gertu, Donostian adibidez. Argazkia: EITB

    Elurra egin lezake kostaldetik gertu, Donostian adibidez. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Segurtasun Sailak abisu horia deitu du elur arraiskuagatik, larunbateko 21:00etatik igandeko gauerdia arte, izan ere, igandean, elur maila 600 metrora jaitsi daiteke.

Larrialdietako eta Meteorologiako Zuzendaritzak zehaztu duenez, larunbatean abisua 21:00etatik 24:00etara izango da indarrean, elur-maila 1.400 metrotik 900 metrora jaitsiko delako egunaren azken orduetan.

Gainera, larunbatean ere beste abisu hori bat ezarriko dute, izozte ahulengatik, EAEko barnealdean, goizaldetik 10:00ak arte.

Igandean, berriz, abisu horiak egun osoa iraungo du, elur-maila 900 metroan izango baita egunez eta 600-700 metrora jaitsiko da gauez.

Haize hotza, Europatik

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, elurra egin lezake igandetik asteartera bitartean ia Euskal Herri osoan, baita kostaldetik hurbil ere.

Elurra kostaldera iritsiko da Europatik datorren aire masa hotza lurraldean sartzen bada. Horrela izanez gero, prezipitazioa eta elurra ekarriko du berarekin. Euskalmeten iragarpenaren arabera, elurra egin lezake 500 metrotik behera.

Hala ere, litekeena da aire masa horrek azken unean ekialderantz egitea. Horrela izanez gero, elurra egingo du 700-900 metrotan.

Eguraldiaren iragarpena

Euskalmetek iragarri duenez, asteburutik aurrera eguraldiak okerrera egingo du, izan ere, euri asko eta elurra egingo du.

Gaur eguraldi ona egingo du, giroa hotza izango bada ere. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira, eta izotza egin lezake eguneko lehen orduetan. Maximoak bestalde, 12 graduren bueltan geldituko dira. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da hainbat puntutan, baina eguneko gainerako orduetan eguzkia izango da jaun eta jabe.

Larunbatean eguraldiak txarrera egingo du. Goizaldean hodeiak ugaritu egingo dira, eta euria egingo du. Arratsaldean haizea mendebal/ipar-mendebaldera joko du eta zaparrada mardulak botako ditu, tarteka txingorra eta ekaitza bota lezake. Mendietan elurra egingo du, eta azken orduan elur maila 1.000 metrora jaitsiko da.

Igandean euria egingo du, eta iragarpenak betetzen badira aire masa hotza sartuko da lurraldean eta elurra egingo du Euskal Herri osoan.

Iruzkinak