00:35

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Euskadik egun euritsu bati egin beharko dio aurre gaur

Erredakzioa

Erredakzioa

13 lagun zauritu dira EAEn, hiru zirkulazio istriputan. Ostiralean baliteke zaparrada handiak botatzea, egunaren lehenengo zatian, eta trumoi-ekaitzak jo eta txingorra bota lezake.

  • Negu beteko giroa izango da Euskal Herrian datozen egunetan.

    Negu beteko giroa izango da Euskal Herrian datozen egunetan. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmeten iragarpenaren arabera, ostiralean baliteke zaparrada handiak botatzea, egunaren lehenengo zatian, eta trumoi-ekaitzak jo eta txingorra bota lezake. Arratsaldetik aurrera, atertuz joango da.

Ostiral honetan ere abisu horia egongo da indarrean, elurra dela-eta. Elur-kota 700-800 metro inguruan egongo da eta noizbehinka 600 metrora jaitsiko da, Araban eta goizean goiz, bereziki. Egunean zehar, elur-maila jaitsi eta arratsalde-gauean 500 metroan koka liteke. Tenperaturari dagokionez, ez da aldaketa nabarmenik izango.

Ostegun korapilatsua errepideetan

Ostegun honetan ere, egun korapilatsua izan dugu euskal errepideetan, elurraren eta euriaren ondorioz. Elurrak, txingorrak eta euriak arazoak sortu dituzte eta 13 lagun zauritu dira EAEn, hiru zirkulazio istriputan.

Istripuetako bi Bizkaian izan dira, A-8 eta BI-636 errepideetan, Galdakaon eta Bilbon. Hirugarren istripua Gipuzkoan izan da, GI-20 errepidean. Bi ibilgailuren arteko ezbeharra izan da eta bost lagun zauritu dira.

Errepideen egoera

18:30ean, ez zegoen mendaterik itxita EAEn, ez errepide sare nagusian ezta bigarren mailako errepide sarean. Edonola ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kontuz gidatzea eskatu du, bereziki Etxegaraten, Barazarren eta Altuben.

Halaber, honako errepide hauetan ere kontuz gidatzeko eskaera egin dute: Nafarroa eta Gasteiz arteko N-1 errepidea, A-15 autobidea (Nafarroa-Andoain), A-8 autobidea (Ermua-Irun), AP-1 (Arrasate-Eibar), eta N-622 (Altube-Gasteiz).

Nafarroa

Nafarroako errepide sare nagusia zabalik dago, baina bigarren mailako errepide sarean bederatzi errepide daude itxita elurragatik, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Zehazki, honako hauek daude itxita: Belagua (NA-137), Lazar (NA-140),  Matamachos (NA-176), Aralarko San Migel (NA-7510), Urbasa (NA-718) eta Izabatik Zurizarako NA-2000 errepidea.

Elur-jausien arriskuagatik, Urkiaga mendatea (NA-138) eta Arre eta Orikain lotzen dituen NA-2517 errepideak itxi dituzte.

Nafarroako errepideetan ere egun korapilatsua izan da: La Pamplonesa enpresako mikrobus bat errekara erori da Larraintzarren, Ultzaman, eta gizon bat arin zauritu da, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez

 

 

Iruzkinak

  • orain albiste

    Albiste gehiago