Gizartea -

Istripua

Gizon bat zauritu da Larraintzarren, mikrobusa errekara erorita

Autobuseko gidariak hainbat kolpe hartu ditu gorputzean eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Autobus bat errekara erori da Larraintzarren. Argazkia: EITB
Autobus bat errekara erori da Larraintzarren.
Autobus bat errekara erori da Larraintzarren. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Pamplonesa enpresako mikrobus bat errekara erori da Larraintzarren, Ultzaman, eta gizon bat arin zauritu da, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Bi bidaiari zihoazen barruan. Autobuseko gidariak hainbat kolpe hartu ditu gorputzean, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Istripua 09:50 aldera gertatu da, NA-4320 errepideko 170. kilometroan.

Antza denez, autobusa Iruñerako noranzkoan zihoala atera da bidetik, eta Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripua zerk eragin duen argitzeko.

Istripuaren tokira suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako beste langile batzuk ere bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Nafarroa gaur Euskal Herriko ibaiak