eguraldia
Denboralea Gipuzkoan
Erredakzioa
Eroritako lurra dela eta, Azkoitia eta Martirieta auzoak lotzen dituen GI-3172 errepidea itxi behar izan dute. Bien bitartean, bide alternatibo bat ireki dute, baina lur orotariko ibilgailua behar da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak mendiko-pista ireki du atzo ezkero isolatuta egon diren Azkoitiko 40 baserri inguruko biztanleentzat. Hala ere, bidea erabiltzeko lur-orotako ibilgailua beharrezkoa da, Mugikortasuna eta Bide Azpiegitura Sailak jakinarazi duenez.
Azken egunetako euriaren ondorioz, mendiaren hegal bat erori zen atzo 15:00ak aldera, eta Azkoitia eta Martirieta auzoa lotzen dituen GI-3172 errepideko bi erreiak lurrez bete ziren.
Eroritako lur kantitate handiaren eraginez, errepidea itxi behar izan dute, eta inguruko 40 baserri erabat isolatuta gelditu dira. Langileak errepidea garbitzen ari dira, baina, Azkoitiko Udalaren arabera, 15 egun beharko dituzte bidea guztiz garbitzeko.
Beste lur-jausi batzuk
Luizien ondorioz, itxita daude N-634 errepidea, Etxebarrin, Bilborako noranzkoan, eta GI-3660 errepidea, Bergaran.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa