cerrar buscador

18:13

eguraldia

Iragarpena

Abisu horia larunbat honetarako EAEn izotza dela eta

Erredakzioa

Hodeiak izango ditugu protagonista, baina atertzera egingo du eta eguzkia izango da arratsaldean jaun eta jabe. Hala ere, tenperaturak baxuak izango dira eta izotzaldiak espero dira barnealdean.

  • Izotza agertuko da barnealdeko hainbat puntutan. Argazkia: EFE

    Izotza agertuko da barnealdeko hainbat puntutan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko, larunbata, izotzaldiak egongo direlakoan. Abisua 00:00etatik 24:00ak arte, eta 20:00etatik 24:00ak arte egongo da indarrean.

Iragarpena

Gauzak horrela, larunbatean eguna hodei hondar batzuekin hasiko dugu, baina arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da. Hodeiak batez ere ipar isurialdean pilatuko dira, beraz, gainontzeko tokietan zerua nahikoa garbi egongo da goizean goizetik.

Tenperatura maximoak igo egingo dira, baina egunsentikoak jaitsi, gainera, baliteke izotza egitea barnealdean. Behe-lainoa ere sor liteke ohiko zokoetan.

Iruzkinak