eguraldia
Elurra
Erredakzioa
Elur-maila 1.500 metroan kokatzea aurreikusi dute EAEn. Nafarroan, aldiz, hiru errepide itxi dituzte, NA-137 Burgi-Isaba; NA-2011 Salazar eta NA-2012 Otsagabia-Irati errepideak, hain zuzen.
Albisteak (2)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (2)
galeriak (1)
Mendateetan pilatutako elurrak hainbat arazo eragin ditu euskal errepideetan, bereziki larunbatean. Egoerak, aldiz, hobera egin du azken orduetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan ez da inon katerik behar. Arretaz gidatzeko eskatu dute soilik, Arabako Opakua eta Barrerilla mendateetan. Aipatutako bi tarte horietan pisu handiko ibilgailuek galarazita dute igarotzea.
Nafarroari dagokionez, bigarren mailako hiru errepide itxi dituzte, elur-bisutsak direla eta. Hala, NA-137 Burgi-Isaba errepidea, 49. kilometrotik aurrera; NA-2011 Salazar (7 km) errepidea eta NA-2012 Otsagabia-Irati errepidea itxita daude.
Bestalde, eguraldi eskasak ekarritako elurragatik ezarri duten abisu horia eta izotza arriskuagatik ezarritakoa bertan behera utzi dituzte dagoeneko. Izan ere, gaur, 600-800 metro artean kokatu da elur-maila goizaldean, eta 1.000-1.100 metrora igoko da eguerdi aldean. Arratsalderako, berriz, 1.500 metroan kokatzea aurreikusi dute.
Astelehenera begira, kostaldean izango da abisu horia, hiru metro arteko olatuak espero baitira 12:00etatik 24:00etara. Hori dela eta, 3:00etatik 24:00etara, Donostiako Paseo Berria itxita egongo da ibilgailuentzat, protokoloak adierazten duen bezala, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Nafarroa
Halaber, Nafarroako Gobernuko meteorologia zerbitzuaren arabera, elur-kotak gora egingo du egunean zehar, 600 metrotik abiatu eta 1.300 metro inguruan geratuta. Tenperaturetan ez da aldaketa handirik espero.
Alabaina, iparraldean izotza sortzea espero dute, are gehiago Pirinioetan. Haizeari dagokionez, iparretik eta ipar sortaldetik haize-ufada bortitzak espero dira, bereziki Ebro erriberan eta, gainerakoan, haize bizia izatea aurreikusi dute.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa