eguraldia
Udazkenean lehenengoz
Erredakzioa
Abisu horiak indarrean jarraitzen du igandera arte, elurragatik eta izotzagatik (azken hori barnealdean).
Albisteak (2)
Bideoak (3)
Informazio gehiago (2)
galeriak (1)
Euskal Herriak udazkeneko lehenengo elur malutak jaso ditu. Gainera, euria eta txingorra han eta hemen izan dira egunean zehar, eta horrek arazoak eragin ditu hainbat errepidetan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak indarrean mantendu du elurragatik ezarritako abisu horia, elur-kota 600 metrora jaitsi delako arratsalde-gau partean.
Hala, elurragatik ezarritako abisu horia igande eguerdira arte izango da indarrean. Hotza eta izotzagatik barnealdean ezarritako abisua, berriz, igande goizera arte.
Elurra dela-eta, autoek kateak behar dituzte Azazeta, Opakua eta Urduñako mendateetan. Gainera, Arabako biost mendate eta Gipuzkoako mendate bat itxita daude kaioentzat, 21:00etako datuen arabera. Zehazki, Azazeta, Barrerilla, Opakua, Urduña, Bernedo eta Urraki dira.
Igandean, 600-800 metro artean egongo da elur maila goizaldean, eta 1.000-1.100 metrora igoko da eguerdi aldean. Arratsalderako, berriz, 1.500 metroan kokatzea aurreikusi dute.
Astelehenera begira, kostaldean izango da abisu horia, hiru metro arteko olatuak espero baitira 03:00etatik 24:00etara.
Bestalde, Gasteizko Udalak elurteen aurre-larrialdi egoera abiarazi du hiriburuan.
Nafarroa
Nafarroan, elur kota 600 metrotan dago, eta Pirinioetan edozein lekutan bota lezake.
Meteorologia Estatu Agentziak zabaldu duenez, Pirinioetan ere izotza agertuko da, iparreko eta ipar sortaldeko haizea, aldaketarik ez tenperatura minimoetan, iparraldean izan ezik, bertan behera egingo baitu. Orokorrean,tenperatura maximoak jaitsiko dira.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa