eguraldia
DENBORALEA EUSKADIN
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bost metrorainoko olatuak espero dira larunbaterako, eta haize ufada bortitzak iragarri dituzte itsasertzean astelehenerako. Halere, tenperaturek gorantz joko dute.
Larunbaterako bost metrora helduko diren olatuak espero dira. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larunbatera arte izango du indarrean abisu horia, bost metroko olatuak espero baitituzte kostaldean.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du 06:00ak eta 08:00ak bitartean kostalderaino iritsiko diren olatuengatik. 2 eta 2,5 metro arteko olatuak espero dira ostiralean, eta itsasgoran izango da arriskurik handiena, ia 5 metroko altuera hartuko baitute. Bestalde, Euskalmetek prezipitazio ahulak aurreikusi ditu egunaren lehen parterako. Haizeak gogor joko du mendebaldetik kostaldean eta Ebroko haranean, eta tenperaturek gora egingo dute.
Larunbatean, kostaldean abisu horia izango da indarrean oraindik, 07:00etatik 21:00ak arte. Izan ere, 4,5 eta 5 metro bitarteko olatuak espero dira. Abisu horia nabigaziorako ere izango da 09:00etatik. Goizeko lehen orduetan, 3,5 metroko olatuak izango dira, baina gora egingo dute, 4-5 metrokoak ere izango baitira. 20:15erako, itsas mailak 4,18 metrora egingo du gora.
Prezipitazioak ahulak izango dira, eta mendebaldeko haize bolada bortitzek kostaldea eta Ebroko harana joko dute. Tenperatura minimoak igo egingo dira, eta maximoek bere horretan jarraituko dute.
Astelehenerako, zaparrada ugariak iragarri dituzte, baita txingorra ere, batik bat arratsalde-gau partean. Haizeak mendebaldetik jotzen jarraituko du kostaldean, eta tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Elur-mailari dagokionez, arratsaldean 1.300-1.400 metroko mailatik 700-900 metroko mailara jaitsiko da, eta baliteke gauean 500era heltzea.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa