eguraldia
Udako ordutegia
Erredakzioa
Martxoaren 27tik 28rako goizaldean, ordulariak ordubete aurreratu ditugu, goizaldeko 2:00etan 3:00ak direla adierazteko.
Ohitura horrek hirurogeita hamarreko hamarkadan du jatorria eta helburu nagusia energia aurreztea da. Arratsaldea luzatuz, argiztatzeko elektrizitate gutxiago erabiltzea da asmoa, izan ere, argi naturala aprobetxatuko dugu eguneroko jardueretan.
Aldaketa urtean birritan egiten da: martxoko eta urriko azken igandean. Honela, udako eta neguko egutegiak ditugu. Ordutegi aldaketa Europako mendebaldeko hainbat herrialdetan egiten da. Munduko gainerako tokietan, aldaketak Ekuadorretik urrun dauden guneetan bakarrik dauka eragina, denboraldi honetan egunak luzatu eta gauak laburtu egiten baitira; Ekuadorretik hurbil dauden guneetan, sistema horrek eragin txikia edo hutsa dauka, egunak eta gauak antzeko luzera izaten baitute.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa