eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Giro atsegina izango da larunbatean, urdinguneak eta 18-20 gradutara igoko da tenperatura. Igandean giro freskoagoa izango den arren, eguzkia ere protagonista izango da.
Bideoak (1)
Udaberriko giro eguzkitsua nagusi izango da asteburuan Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziak eskainitako informazioaren arabera.
Gaur arratsaldetik aurrera, hodeiak desagertuko dira eta eguzkia gailenduko da.
Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan izotz apur bat egon daiteke goizaldean eta behe lainoak goizean goiz. Hala ere, larunbata, apirilak 10, hodei bakan batzuk egon daitezke zeruan eta eguzkia izango da protagonista. Egunean zehar, urdinguneak nagusituko dira eta tenperatura 16-17 gradutara igoko da kostaldean eta 18-20 gradutara barnealdean.
Igandean giro freskoagoa espero da. Dena dela, goizeko lehen orduetako eta gaueko behe lainoak salbu, egun eguzkitsua izango da. Tenperaturak behera egingo du, maximoak 15-16 gradutan egongo dira. Haizea aurreko egunetan baino biziago ibil daiteke kostaldean zein mendialdean.
Gozatu Eguraldiblogen, paisaien argazki onenak ditugu eta, eta kontsultatu eguraldia unean-unean gure webkamak erabiliz.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa